XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

M. Eliade-k (1) 134 eta aurrera adierazten duenez lur mardultasunaren erritoak maitasun erritoekin bat eginda agertzen dira alderdi guztietan.

Sartaldeko Afrikako ewe jendeak neska pilo bat apezei eskeintzen dio, hierogamia hauekin lurraren eta animalien mardultasuna lortzeko.

Granet-ek dionez Txinan urteberrian mutil eta neska gazteak lur gainean batzen ziren horrela lurraren erneindarra piztutzeko ustean.

Grezian ere errito honen gomuta Demeter eta Yasion-en elkarmaitatzean (hiru urtean erein gabe zegoen larre baten gainean noski, eta Pluto edo aberastasuna mardultasuna seme dutelarik) aurkitzen da.

Java-n ere arroza loratzen denian senar emazteek bertan soroan elkarmaitatzen dute.

M. Eliade-k dionez, gaur egun ere ipar eta erdialdeko Europan ere leku askotan ezkontzako erritoak landa baten edo zuhaitz sakral baten aurrean egiten dira.

Lehen esan dugu nola Gernikan ere Peru eta Marixe (Haritz eta gaztaina) zuhaitzen aurrean jendea ezkontzen zen. .

Ukranian San Jorje egunian apezak uztaia bedeinkatzen zuen eta ondoren neskamutil bikoitzak ildoz ildo birabiraka soroetan behera jaizten ziren.

Badakigu nola Erdiaroan Elizbatzarrek ere uztai egunetan egiten ziren orgiak madarikatzen zituzten, adibidez, Auxerre-ko elizbatzarrak 590garren urtean.